XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoa eraikitzen ari zen etxeak oso oinarri sakon eta seguruak zituen, horma sendoak eta sabai oso polita.

Etxea ia amaiturik zegoen.

Baina beharrezko zen argiak sortutako guztia argiztatzea, beroa ematea, atseden eta lan-denbora markatzea.

Argia ezinbestekoa zen bizia sor zedin.

Jainkoak esan zuen: Sor daitezela argizariak ortzean eguna eta gaua bereizteko, jaiak, egunak eta urteak seinalatzeko; eta lurrari argi egin diezaiotela. Eta hala izan zen.

Egin zituen Jainkoak bi argizari handiak: argizari handia eguna eraentzeko, argizari txikia gaua eta izarrak eraentzeko.

Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. (Sorrera 1,14-18).

Berriro Sorrerako testua irakurri eta erantzunak emango ditut: Zein da argizari handia?. Zein da argizari txikia?. Zertarako daude?.

Birpasatu egingo dut pentsatu, hitzegin, irakurri eta idatzi dudan guztia: Sorkuntzari buruzko marrazkiak egiten jarraituko dut eta hau idatziko dut: Eskerrak ematen dizkizugu eguzkiarengatik. Ilargiak eta izarrak, bedeinka ezazue Jainkoa.

Argia zeinen garrantzitsua den ere gogoratu beharra daukat, eta eskerrak emango dizkiot Jainkoari opari handi horrengatik.

Neure esker ona agertzeko bi atal izango dituen marrazki bat egingo dut: Paisaia alai bat eguzkiarekin. Paisaia triste bat eguzkirik gabe.

Eskerrak, Aita, argia, bizia eta beroa ematen diguten Eguzkia, Ilargia eta izarrengatik.